Promotore batek eraikina erosi eta Zentro Sozialista husteko bi asteko epea eman ondoren, Etxaperen alde mobilizatu da herritar andana; espekulazioaren aurka, eskolaz kanpoko hezkuntzarako doako sarbidearen alde, doako kirol-eskaintzaren alde eta, orokorrean, langile-antolakuntzaren alde.
Larunbat arratsaldean, beste behin ere, jende andanak erantzun zion herriko senegaldarren elkartearen deialdiari. Leku ugaritatik Babacarren hainbat senide eta lagun heldu ziren, eta omenaldia egin zioten berriro ere Welle erail zuten lekuan.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta ehunka pertsona mobilizatu dira Bilbon, 'Erresistentzia aurrera, Israel suntsitu' lelopean. Plataformak Israelen “izaera kriminala” salatu du, eta haren aurka zein palestinarren alde mobilizatzen jarraitzera deitu du.
Aste honetan milaka eta milaka ikasle atera dira kalera Frantziako Estatuan burgesiaren eta bere zerbitzarien beldurra piztuz. Ipar Euskal Herrian ere, aspaldi ikusi ez zen borrokarako gogoa sentitu z...
“Etorkizunean horrelakorik berriro ere ez errepikatzeko”, Justizia Anderentzat plataforma haren aldarrikapenetan berretsi da. “Erantzukizun polizial, politiko eta mediatikoak argitzea, Ander poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortzea, potentzialki hilgarriak diren polizia-baliabideen eta teknik
Etxebizitza Sindikatuek deituta, jendetza mobilizatu zen atzo Euskal Herrian. Antolatzaileek etxebizitzaren arazoari aurre egiteko beharrezkoak diren hiru eraldaketa nagusiak nabarmendu zituzten: espekulatzaileen etxebizitzen desjabetzea, espekulazioaren debekua eta baliabideak langile-klasearen beh
'Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du. Inpunitaterik ez!', diote ertzainek kendutako kartelek. Asteartean ehunka lagunek salatu zuten Babacar Wellen hilketa poliziala.
Etxejabeentzako %100erainoko zerga-murrizketak eta maizterrentzako %10ekoak ezartzen ditu neurriak, baina errenta-atalase txikiek ez dute bat egiten alokatutako etxe gehienen errealitatearekin.
Adaniarena da etxea, Nafarroako etxejaberik handienarena. Maizterrari esan zion ez zuela kontratua berritzeko asmorik, eta etxetik bota nahi du orain. "Diru publiko kantitate izugarriak jasotzen dituen enpresa batek bide alegaletara jotzen du pertsonak beren bizitokietatik kanporatzeko?", dio Etxebi